Paper-masustondo
Paper-masustondo | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Moraceae |
Leinua | Moreae |
Generoa | Broussonetia |
Espeziea | Broussonetia papyrifera |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | kozo (en) ![]() |
Habitat | leize karstiko |
Basionimoa | Morus papyrifera |
Paper-masustondoa (Broussonetia papyrifera) Moraceae familiako landare loreduna da, jatorriz Asiakoa. Ekialde Urrunean (Txina, Japonia, Indotxina) aspalditik landatua izan da, paper ekoizpenean erabiltzeko, adibidez washi japoniar paperean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz dioiko hostoerorkorra, 15 m garai izatera irits daiteke. Hostoek itxura ezberdinak izan ditzakete, baita adar berean ere, sinpleak, obalatuak eta kordatuak izatetik oso lobatuak izatera (lobatuak maizago agertzen dira hazkunde azkarreko ale gazteetan). 7 eta 20 cm bitartekoak izaten dira, gainalde latzak eta azpialde iletsuak, ertzak finki zerratuak dituztenak.
Lore arrak (estaminiferoak) infloreszentzia luzanga batean jaiotzen dira, eta emeak (pistilatuak) globular batean. Udan, infloreszentzia emeak fruta jangarri, gozo eta urtsu bihurtzen dira (baina hauskorregia merkaturatzeko), laranja-gorrixkak, 3 eta 4 cm arteko diametrokoak, basanimaliak elikatzeko iturri garrantzitsua dena.
-
Hostoak.
-
Fruituak.
-
Lore arrak.
-
Azala.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azala oso zuntz sendoek osatzen dute, eta hortik lihoaren eta kalamuaren antzeko ezaugarri morfologikoak dituzten zuntzak ateratzen dira. Horregatik, kalitate handiko papera egiteko erabiltzen da, bereziki eskuz egina.
Horietan ezagunena-edo washi japoniar papera da. Paper-masustondoarekin eginikoa kōzogami (楮紙) deitzen da japonieraz, eta gehien egiten den washi mota. Horren zuntzak dira luzeenak (batez beste 100 mm). Zuntz horiek sendotasun handiko papera eratzen dute, eta oso egonkorra. Oihaletik hurbilago dago paper arruntetik baino, eta ez da asko ahultzen bustigaitza denean.