Edukira joan

Eulalio (antipapa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eulalio (antipapa)
Bonifazio I.ako Antipapa

Bizitza
JaiotzaErroma, IV. mendea
HeriotzaNepi, 423 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Eulalio (? - Nepi, 423) antipapa izan zen 418ko abendutik 419ko apirilera.

418ko abenduaren 26an Zosimo aita santua hil ondoren, Aurelio Anizio Simako hiri-prefektuak aita santu berria hautatzeko deialdia egin zuen. Hileta-egunean, Eulalio artxidiakonoaren aldekoek Lateran okupatu zuten. Egunaren amaieran, Eulalio hara iritsi zen, diakono, laiko eta apaiz ugarirekin, eta aita santu aukeratu zuten. Igandean, hilak 29, sagaratu zuten.

Bitartean, larunbatean apaiz gehienek Bonifazio I.a aita santua aukeratu zuten, eta hori ere igandean, hilaren 29an, sagaratu zuten.

Simakok bakeari eusteko eskatu zien bi aldeei, eta Honorio enperadoreari idatzi zion Eulalio lehenik legez hautatua izan zela.

Enperadoreak, 419ko urtarrilaren 3an, Eulalioren hautaketa onartu eta Bonifazio hiritik kanporatzea agindu zuen. Baina Bonifazioren aldekoek ez zuten porrota onartu eta aukeraketa irregularra izan zela esan zuten. Enperadoreak sinodo bat deitu zuen ekainerako, eta bi aldeei agindu zien ez sartzeko Erroman.

Eulalio, ordea, martxoan sartu zen Erroman. Bota egin zuten eta apirilaren 3an enperadoreak Bonifazio aita santutzat hartu zuen. Eulalio Napeteko apezpiku izendatu zuten orduan.

  • Barmby, J., "Eulalius, an antipope", A Dictionary of Early Christian Biography, (Henry Wace, ed.), John Murray, London, 1911
  • Stewart Oost, Galla Placidia Augusta: A biographical essay (Chicago: University Press, 1968), p. 157

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]