Edukira joan

Elisabeth Haarr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabeth Haarr
Bizitza
JaiotzaHamar1945eko urtarrilaren 30a
Herrialdea Norvegia
Heriotza2025eko urtarrilaren 4a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Morten Krohg (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNorwegian National Academy of Craft and Art Industry (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakehungintzako artista
Jasotako sariak

Elisabeth Astrup Haarr (Hamar, 1945eko urtarrilaren 30a[1]2025eko urtarrilaren 4a[2]) norvegiar ehungintzako artista izan zen. Bere lan askok eskultura edo instalazioen forma hartzen zuten[3][4].

1945eko urtarrilaren 30ean jaio zen Hamarren (Norvegia)[1]. 1964-1967 urteetan Norvegiako Artisautza eta Arte Industriaren Akademia Nazionalean ikasi zuen[5].

Besteak beste, kolonaurreko artean eta Bauhausen (batez ere Anni Albersen lanetan) inspiratu zen eta rya artilezko alfonbra eskandinaviarrak egiteko teknika erabili zuen. Material ez-tradizionalak ere sartzen zituen bere lanetan, hala nola nylon eta poliester mota batzuk, janari-poltsak eta plastikozko beste gauzakiak[6]. Batzuetan gai politikoak jorratu zituen, hala nola emakumeek Norvegiako gizartean duten lekua eta zapalkuntzaren aurkako borroka[5][4].

Bakarkako lehen erakusketa 1973an egin zuen Osloko Arte Elkartean, Espainian izandako ehungintzako bienal esperimental batean pate hartu ondoren[6]. Beste erakusketa batzuk Asker museoan, Tromsøko Arte Elkartean, Bodøko Arte Elkartean, Ålesundeko Arte Elkartean eta Unge Kunstneres Samfunn erakundean egin zituen[5].

Haarren lanak Norvegiako Museo Nazionalean (Oslo)[7], Dekorazio Arte Museo Nazionalean (Trondheim)[8], Norvegiako Artisautza Fundazioan, Tromsøko Unibertsitatean, Roskildeko Unibertsitatean eta Norvegiako Kultur Kontseiluan daude[7].

2025eko urtarrilaren 4an, Haarren heriotzaren berri eman zuten[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Haarr, Elisabeth (1945 - 2025)» KulturNav (Noiz kontsultatua: 2025-01-17).
  2. a b (Norvegieraz [bokmål]) «Elisabeth Astrup Haarr er død: – En av våre største kunstnere» Fædrelandsvennen 2025-01-04 (Noiz kontsultatua: 2025-01-17).
  3. (Alemanez) «Haarr, Elisabeth» Das Allgemeine Künstlerlexikon. 67: Haarer - Hahs Walter de Gruyter & Co (argitaratze data: 2010) ISBN 3598230346. (Noiz kontsultatua: 2025-01-17).
  4. a b (Ingelesez) Gorlick, Molly. «Feminism in Textiles: Elisabeth Haarr» Textile Arts Center 2014-09-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-12-16) (Noiz kontsultatua: 2025-01-17).
  5. a b c (Norvegieraz [bokmål]) Danbolt, Hjørdis. «Elisabeth Astrup Haarr» Norsk kunstnerleksikon 2023-04-19 (Noiz kontsultatua: 2025-01-17).
  6. a b (Ingelesez) Great Women Artists. Phaidon Press (argitaratze data: 2019), 168 or. ISBN 978-0714878775..
  7. a b (Ingelesez) «De løyerlige familier» Nasjonalmuseet (Noiz kontsultatua: 2025-01-17).
  8. (Ingelesez)(Norvegieraz [bokmål]) «Dansetime (Skulptur)» Nordenfjeldske Kunstindustrimuseum (Noiz kontsultatua: 2025-01-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]