André Fougeron
Itxura
André Fougeron | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | André Alfred Fougeron |
Jaiotza | Parisko 17. barrutia, 1913ko urriaren 1a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Amboise, 1998ko irailaren 10a (84 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
andre.fougeron.monsite-orange.fr |
André Fougeron (Paris, Frantzia, 1913ko urriaren 1a - 1998ko irailaren 10a) frantses pintorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako errealismo sozialistaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere artelanetan Europan gertatzen zenari buruzko iritzia islatzen zuen: Mort et faim, Espagne (1937, Heriotza eta gosea, Espainia) Espainiako Gerra Zibilari buruzkoan edo À mort la bête (1944, Piztia heriotzara) nazismoaren aurreko erresistentziari buruzkoan esaterako. 1948an Frantziako errealismo sozialistaren hasiera ezarri zuen lana aurkeztu zuen: Les Parisiennes au marché (Parisko emakumeak azokan). Arteetako Sari Nazionala lortu zuen 1946an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.