Ronaldo de Assis Moreira
Ronaldo de Assis Moreira (Porto Alegre, Brasil,1980ko martxoaren 21), brasildar futbol jokalari ohia da, Ronaldinho edo Ronaldinho Gaúcho (Rio Grande do Sul Brasilgo estatukoa dela eta) goitizenak ere badituena. Ronaldinho (portugesez, Ronaldotxo) izena eman zioten Ronaldo futbolari brasildarrarengandik bereizi ahal izateko. Erdilari edo aurrelari gisa jokatzen zuen.
Futbolzale askoren ustez, Ronaldinho izan zen bere garaiko futbol jokalari hoberena, nahiz eta berak halako tituluak arbuiatu. Nolanahi ere, FIFAren The Best saria bitan eta Urrezko Baloia behin irabazi ditu. Mundu mailan futbolaren historiako jokalari eta talentu handienetako bat izan zen, askoren esanetan. Zelaian, bere kalitate, teknika eta trebetasun paregabeagatik nabarmentzen zen; baloia maisuki tratatzen zuen eta bere dribbling-a da ezagun egin zuena, bere paseen eta falta-jaurtiketen doitasunaz gain. Bere bertuteetako bat, jokaldiak inprobisatzea zen, bere egin zituen hamaika bat trikimailu: «elastikoa», «baselina» edo «kapela», «autopasea», «bizikleta», «cola de vaca» edo «espaldinha», besteak beste.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Grêmio Foot-Ball Porto Alegrense (1997-2001)
- Paris Saint Germain (2001-2003)
- FC Barcelona (2003-2008)
- AC Milan (2008-)
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Liga: 2004-05 eta 2005-06 FC Barcelonarekin.
- Espainiako Superkopa: 2005-06 FC Barcelonarekin.
- Champions League: 2005-06 FC Barcelonarekin
Nazioartekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa 1996-97.
- Amerika Kopa: 1998-99 eta 2004-05.
- Munduko txapelketa: 2002.
- Konfederazioen Kopa: 2004-05.
Bakarrik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- FIFAko Urteko Munduko Futbolariaren Saria: 2004 eta 2005.
- Urrezko Baloia: 2005.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ronaldo de Assis Moreira ![]() |
- 1980ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Portoalegretarrak
- Brasilgo futbolariak
- FC Barcelonako futbolariak
- Urrezko Baloiaren saridunak
- Paris Saint-Germaingo futbolariak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak futbolean
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Brasilgo futbol selekzio nazionaleko futbolariak
- Machado de Assis sariaren irabazleak
- Ligue 1eko jokalariak
- La Ligako jokalariak
- UEFAko Txapeldunen Liga irabazi duten jokalariak
- 2002ko Munduko Futbol Txapelketako jokalariak
- 2006ko Munduko Futbol Txapelketako jokalariak