Edukira joan

Łazienki parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Łazienki parkea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Chopinen monumentu ospetsua Łazienki parkean

Mota Kulturala
Kokalekua Varsovia (Polonia)
Eskualdea2 {{{Eskualdea}}}
Izen ematea 1980 (IV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Łazienki errege parkea (polonieraz, Park Łazienki Królewskie) Varsoviako (Polonia) parke publikorik handiena da. 80 ha inguruko eremua hartzen du. Jauregi multzo bat, aintzira bat eta lorategi botaniko bat ditu. Śródmieście barrutiaren hegoaldeko mugan dago, Ujazdosw etorbidean (Aleje Ujazdowskie), eta Poloniako hiriburuko «Errege bidea» (Trakt Królewski) delakoaren parte da.

Frédéric Chopin konpositorearen monumentua eta jauregi eta pabiloi interesgarri batzuk dituelako da ezaguna: Irlako jauregia, Belvedere jauregia, anfiteatroa, Etxe zuria eta Dianaren tenplua, besteak beste. Eraikin horietako gehienak museo bihurtu dituzte azken hamarkadetan.

XVII. mendean sortu zuen Tylman van Gameren arkitektoak barroko estiloan, Stanisław Lubomirski mariskal handiarentzat. Łazienki (bainuak, polonieraz) izena hartu zuen garai hartan parkeko aintziraren uhartearen zegoen bainu-pabilioi sofistikatua zela eta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]